XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonari, hitz mataza ulertzen baldin bazuen ere, ez zion grazia handirik egin behar, bada, haserre keinua eginez, gehiago ximurtu baitzuen bere aurpegi ximurtua.

- Utzi lelokeriak! oihukatu zuen gizontxoak eta esadazu pixa non egin dezakedan, bi egun baitaramat hegan eta pixik egin gabe.

Auzokideei, grazia egin zien zera horrek baina On Diokleziori, ordea, ez hainbeste.

Purrustadaka alde egin zuen, baina aurretik bere auzokideei begiratu eta honela mehatxatu zituen:

- Bai egin farre. Baina aurrerakuntza heltzen denean, eta telebista izango dugunean, ikusiko dugu nork itzultzen dizuen politikoek esango dutena.